Egitaraua


09:45ean: Ateak zabaltzea

10:00etan: Sarrera

10:10etik 11:15era: Antolaketa eredu berriak arakatuz.

-          Beñat Irasuegi (Talaios Koop.)

-          Joxemi Zumalabe Fundazioko kideak

11:15ean: Atsedenaldia

11:45etik 13:45era: Esperientzien plaza. Besteak entzunez gurea eraiki.

-          Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatiba

-          Aiaraldea Ekintzen Faktoria

14:00etatik 15:30era: Bazkaria Arizmendienean.

16:00etatik 17:00etara: Pagoarte. Abangoardia kulturala Oiartzunen.

17:00etan: Haripiloak antzerki pieza laburra. Lohizune Telletxea eta Luix Mitxelena.


Oharra: goizeko ekintzak udaletxeko pleno aretoan izango dira. Eguraldi ona eginez gero, bazkaria eta arratsaldeko egitaraua Arizmendieneako lorategian izango dira. 

Eskertuko genizuke zure inguruko kulturzale eta kulturgileei jardunaldi hauen berri ematea, garrantzitsua iruditzen zaigu-eta zu eta zure kideak bertan izatea. Antolaketa-lanak errazago egin ditzagun, maiatzaren 4a baino lehen izena emateko eskatuko dizugu: ekarpenak@oiartzun.eus-era idatzita, 943491034 telefonora deituta edo kulturazbetearte.oiartzun.eus webguneko formularioa betea.